Bideojokoak sortzen Unity motorrarekin
4M-02/Praktikak

Ikastaro honetan Unity motorraren bidez bideo jokoak sortzen ikasiko duzu.

KONBENTZITU BAIETZ! Iritzi-testu ona idazteko ikastaroa
4M-02/Praktikak

Ikastaro honen helburua da iritzi-testu eraginkor batek izan behar dituen ezaugarriez jabetzea eta horiek erabiltzen trebatzea, C1 mailako irizpideei erreparatuta, betiera. 20 ordu inguruko ikastaroa izango da, eta honako galdera hauei erantzun ahal izango diezu:

  1. Nola ebaluatzen dute azterketa batean C1 mailako idazlana?
  2. Nola egiten da testu egoki eta koherente bat?
  3. Nola egingo ditut sarrera eta amaiera paragrafo eraginkorrak?
  4. Nola defendatuko dut nire iritzia?
  5. Nola josiko ditut egoki ideiak, paragrafoak eta esaldiak?
Behin horiek landuta, idazlana egiteko moduan izango zara.
C1 MAILAKO MINTZAMENA LANTZEN ETA HOBETZEN: erronkak, bideak eta norabideak
4M-02/Praktikak
Ikastaro honetan, mintzamena izango dugu hizpide nagusi. Bertan, jarioa nola landu, gure diskurtsoa nola egituratu eta gure komunikazioa eraginkorragoa bilakatzeko tresnak eta baliabideak jorratuko ditugu; bai zeure egunerokoari begira, bai azterketara begira.

Horretarako, ikastaroaren bizkarhezurraren bidez, informazio orokorra, jarraibideak eta gidalerroak, elkarreraginerako txokoak (foroa eta podcasta), baliabideak (teoria) eta ikastaroa gidatuko duten gaiak eta arloak izango ditugu bidelagun. Orain bai, zeuk daukazu hitza! Goazen, bada, elkarrekin aurrera eginez!
C1 MAILAKO IDAZLANA HOBETZEN
4M-02/Praktikak

Ikastaro honen helburua C1 mailako idazlanen kalitatea hobetzea da; horretarako, mailako testu-mota ezberdinak aztertu eta landuko ditugu. HABEren ebaluazio-irizpideak oinarri hartuta, zeuek sortutako testuak izanen dira ikastaroaren ardatza.

ALGORRI: GIDA-HEZITZAILE LANETAN TREBATZEN
4M-02/Praktikak

Arazi enpresan barne formazioa antolatzeko eta era eraginkorragoan burutzeko, Moodle plataforma erabiltzea erabaki da.

Moodle erabilita eskainiko den lehen ikastaroa: “ALGORRI: GIDA-HEZITZAILE LANETAN TREBATZEN” izango da.

Hartzaileak: Algorri interpretazio zentroko gida-hezitzaile lan talde osoa eta etorkizunean, lantalde honetako kide berriak izango direnak.

Ikasleek banan-banan hartuko dute parte ikastaro honetan.

Ikastaroaren iraupena 15-25 ordu artekoa izango dela aurrikusten dugu. Ikasle bakoitzarekin adostuko da zenbat egunetan burutuko duen ikastaroa.


Zuzentasunetik harago: egokitasunerako estrategiak
4M-02/Praktikak

Akatsik ez izatea ez da nahikoa testua irakurgarri izateko. Eragozpenak izan daitezke esaldien egituran eta haien arteko loturan. Halako eragozpenak ikusaraztea eta saihesten laguntzea da ikastaro honen helburua.

Gai nagusiak esaldi-antolamendua, puntuazioa eta diskurtso-markatzaileen erabilera dira. Testuaren didaktikan "kohesioa" esaten zaion ezaugarrian sar daitezke, seguruenik, hemen ikusiko ditugun kontu gehienak.

Irakaslearen konpetentzia digitalak - abiapuntua -
4M-02/Praktikak

Ikastaro honetan, irakaslearen konpetentzia digitalaren inguruan hausnarketa egingo dugu. Honetarako, zure burua konpententzia digitalaren barnean kokatuko duzu, digcomp markoa ezagutu eta zure konpetentzia digital mailaren argazkia aterako dugu