Ohar-legala

UEUren Ikasgela Birtualaren ohar legala

Lege abisu honek (aurrerantzean "Lege Abisua") Interneteko http://ikasgela-birtuala.ueu.eus moodle plataformaren (aurrerantzean "Ikasgela Birtuala") erabilera arautzen du. Webgunea Udako Euskal Unibertsitatearena da. Helbidea: Erribera kalea, 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. IFK: G48218416.

Legeria 

Normalean, Udako Euskal Unibertsitatearen eta Ikasgela Birtualean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak, Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude.

Aldeek uko egiten diote egokituko litzaiekeen eskumenari, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegien esku jartzen dute sortu daitekeen edozein desadostasun. Izan ere, eztabaidak sortu daitezke kontratu baldintza hauek interpretatu eta betetzerakoan.

Edukia eta erabilera

Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta onartu du Ikasgela Birtualera sartzeak ez duela esan nahi Udako Euskal Unibertsitatearekin harreman komertzialetan hasiko denik. Ikasgela birtualaren titularra ez dago identifikatuta bere kolaboratzaileek bertan jartzen dituzten iritziekin. Enpresak eskubidea dauka Ikasgela Birtualean egoki irizten dituen aldaketak egiteko, eta ez dauka aurrez abisurik eman beharrik. Edukiak eta ematen diren zerbitzuak aldatu ditzake, baita horien aurkezpena ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

1.- Ikasgela Birtualaren diseinu grafikoa, logoak, argazkiak eta kodeak Udako Euskal Unibertsitatearenak dira eta jabetza intelektualaren gaineko araudiak medio, egile eskubideak babestuta daude. Beraz, debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, publikoki erakutsi, eraldatu edo Ikasgela Birtualaren edukiarekin egin daitekeen edozer egitea, iturriak aipatzen badira ere, Udako Euskal Unibertsitatearen baimen idatziarekin salbu. Ikasgela birtualeko web orrietan dauden edozein motako izen komertzial, marka edo zeinu guztiak euren jabeenak dira eta legeak babesten ditu.

2.- Bestalde, Ikasgela birtualetik deskargatu daitezkeen doako edukiak, testuak, artxiboak eta abar Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean daude.

Lizentzia honekin, edukiak kopiatu, banatu eta erakutsi zein lan eratorriak egin ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz:

- Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu.

- Edukiaren aldaketarik egiten baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, hura saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza beretan egin beharko duzu.

3.- Copyright sinboloa duen testuen kasuan, berriz, eskubide guztiak egileenak dira.

4.- Erabiltzaileak Udako Euskal Unibertsitatearen baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.

Loturak (link)

Udako Euskal Unibertsitatearen Ikasgela Birtualeko web orrietan loturak (link) daude, eta helburu informatiboa soila daukate.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi automatizatu bat, Udako Euskal Unibertsitateak norberarentzako eta bere erantzunkizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean, Udako Euskal Unibertsitateak bere zerbitzuak emateko behar dituen datuak eskatuko dizkio Erabiltzaileari.

Ikasgela Birtualean erabiltzailearen datuen kudeaketa ondorengoa izango da:

1- Ikastaroa martxan dagoen bitartean, ikaslearen datuak (izen-abizenak, emaila, herria, argazkia, aurkezpena) ikusgai egongo dira ikastaroko ikaskideentzat.

2- Honetaz gain, “Bat-bateko mezularitza sistema” eta “etiketen” moduluan salbuespena dago. UEUko Ikasgela Birtualak komunitate izaera duenez, ikastaroa martxan dagoen bitartean, “Bat-bateko mezularitza sistema” eta "etiketen" moduluen bitartez plataforman aldi berean beste ikastaro batzuk egiten ari diren ikasleekin edo/eta dagoeneko ikasturte berean ikastaroak eginda dituzten ikasleekin harremanetan jartzeko aukera dago, eta hauen datuak ikustekoa ere bai.

3- Ikaslearen datuak UEUko Ikasgela Birtualean gordeko dira ikastaroa ematen den ikasturte akademikoan. Behin ikastaroa ematen den ikasturtea bukatuta, ikaslearen datuak ezabatu egingo dira UEUko Ikasgela Birtualean.

Fitxategi eta formularioak erregistratzea

Erregistro formularioa betetzea ezinbestekoa da Ikasgela Birtualean eskaintzen diren zerbitzu batzuetaz gozatu ahal izateko.

Datu Pertsonalen babeserako 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, Erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean lortzen ditugun zure datu pertsonalak Udako Euskal Unibertsitatearen jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Enpresaren IFK G48218416 da, eta helbidea Erribera kalea 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. Segurtasun neurriak inplementatuta dauzka ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren arabera.

Emandako datuen zehaztasun eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra. Udako Euskal Unibertsitatea horren inguruko erantzukizunetatik salbuetsita dago. Erabiltzaileek erantzun eta bermatuko dute datu pertsonalak zehatzak eta autentikoak diren, eta horiek izaten jarraitzen duten eta ez diren aldatu. Datuok eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartuko dute. Erabiltzaileak informazio oso eta zuzena emango du erregistratzeko edo izena emateko formularioan. Udako Euskal Unibertsitatea ez da berea ez den informazioaren egiazkotasunaren erantzulea ezta beste iturri batekoak direnena ere. Informazio hori erabiltzeagatik sortu ahal diren kalte hipotetikoen erantzukizunik ere ez du hartuko. Udako Euskal Unibertsitateak Ikasgela Birtualeko web orrietako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatu egin dezake, baita informazio horretarako sarbidea mugatu edo eragotzi ere. Udako Euskal Unibertsitateak ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak kalteren bat sufritzen badu, emandako informazioan egondako akats, errore edo omisioak direla eta, baldin eta informazio hori Udako Euskal Unibertsitatea ez den iturri batetik badator.

Cookieak

Cookieak erabiltzailearen terminalean bertan kokatutako informazio fitxategiak dira eta erabiltzaileak atarian errazago nabigatzeko balio dute. Edozein modutan, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, artxibo horiek instalatzea eragozteko moduan.

Helburuak

Udako Euskal Unibertsitatearen helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.

Beste norbaiti datuak uztea

Udako Euskal Unibertsitateak ez dizkio beste inori erabiltzailearen datuak utziko.

Ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubidea

Zure komunikazioak bideratu eta ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu ikasgelabirtuala@ueu.eus helbidera idatziz edo posta arruntez hona bidaliz: Udako Euskal Unibertsitatea Erref. DBLO, Erribera kalea, 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. Eskubide horiek erabiltzeko eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioarekin bat etorriz, Udako Euskal Unibertsitatearen aurrean nor zaren egiaztatu beharko duzu. Horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokide baten fotokopia bidali beharko duzu. Hala ere, zure erregistro datuak Site-an bertan aldatu edo zuzendu ahal dituzu, aurretik zure izen eta pasahitzez identifikatuta.

Segurtasun neurriak

Udako Euskal Unibertsitateak Datu Pertsonalak babesteko legez eskatzen diren neurriak hartu ditu. Gainera, eskura dauzkan bestelako baliabide eta neurri tekniko osagarriak instalatzen saiatzen da, Udako Euskal Unibertsitateari ematen zaizkion Datu Pertsonalak ondo gordetzeko eta inork txarto erabili, aldatu, galdu, baimenik gabe erabili edo lapurtu ez ditzan. Udako Euskal Unibertsitatea ez da erantzule izango arrazoi hauetako batengatik kalteak sortzen badira eta arrazoia Udako Euskal Unibertsitateaz kanpokoa bada: interferentzia, omisio, etenaldi, birus informatiko, telefono matxura edo sistema elektronikoaren deskonexioak; sistema elektronikoaren erabileran atzerapenak edo oztopoak, telefono lineetan, Datuen Prozesuen Zentroan Interneten edo bestelako sistema elektronikoetan gainkarga egoteagatik. Horretaz gain, ez da erantzule izango Udako Euskal Unibertsitatearen kontroletik kanpo norbaitek datuetan esku sartzen badu. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Onarpena eta Baimena

Erabiltzaileari jakinarazi behar zaizkio datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak eta Udako Euskal Unibertsitateak helburu horretarako darabilen tratamendua. Ikasgela Birtualean ematen diren zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak eduki ditzakete Datu Pertsonalen babesari dagokionez.

Azken aldaketa: asteazkena, 2019(e)ko uztailakren 17(e)an, 23:33(e)tan