Matrikulaziorako argibideak

Egunean bertan (urtarrilaren 24an) eta erakusketa irekita dagoen bitartean (hilabeteko iraupena izango du) ingurune digitalera sartzeko aukera izango da.

Jardunaldian izena emateko bi aukera hauetako bat jarraitu ezazu:

1. UEUko Ikasgela Birtualean aritu bazara, sartu  zure erabiltzaile-izena eta pasahitza orrialde honetan eta ondoren  jardunaldian izena emateko orrialdea aterako zaizu.

2. Berria bazara UEUren Ikasgela Birtualean, sortu kontu berri bat  helbide honetan eta ondoren izena eman ezazu jardunaldian.

Arazorik baduzu, jarri harremanetan kudeatzailearekin ikasgelabirtuala@ueu.eus posta helbidean.

Jardunaldiaren parte hartze ziurtagiria jasotzeko gune birtualean aurkituko duzun formularioa bete beharko duzu. Ziurtagiriak eskatzeko epea martxoaren 24a izango da eta ziurtagiriak apirilaren 20rako bidaliko dira.